Naiz.info
Tutera

Bi lagun larri zauritu dira Tuterako jaietako bigarren entzierroan

Zaurituetako batek adarkada jaso du Tuterako jaietako bigarren entzierroan. Besteak haustura du peronean.

Tuterako ospitaleko iturrien arabera, zauri larrienak dituena J.R.C.Z., 45 urteko iruindarra da. Honek adarkada jaso du eskuineko hankan.

Tuterako erietxean ospitaleratu dute eta litekeena da Iruñeko erietxera eraman behar izatea.

Bigarren zauritua I.G.M., 26 urteko cascantearra da, eta haustura du peronean, baina arriskutik kanpo dago.

Tuterako jaietako egitaraua NAIZeko Agendan dago eskuragarri.