Naiz.info
Baiona

Milaka lagunek harrera beroa eman diote bestari Baionan

Baionako bestek 80 urte betetzen dituzte aurten eta urtemuga hori goiraipatuz abiatu dituzte bart gauean Lapurdiko hiriburuko jai nagusiak.

Jendetza bildu da bart Baionako Herriko Etxearen aurrean. (KAZETA.INFO)
Jendetza bildu da bart Baionako Herriko Etxearen aurrean. (KAZETA.INFO)

Harmonie Bayonnaisek eta Buhameak abesbatzak girotu zuten Askatasun plaza. 22.00ak aldera begirada guztiak Herriko Etxean jarriak ziren. Balkoitik, Maddi Sarasuak bota zituen bertsoak Baionako bestei hasiera eman aurretik.

Gaskoieraz hitz batzuk entzun ziren ondoren balkoian. Eta, azkenik, bai, gakoen jaurtiketak eman zien hasiera festei. Andoni Heguiaphal, Aviron Reichel-eko kapitainari; Ivan Levai France Inter-eko esatari ohiari eta Vincent Cassel aktoreari egokitu zaie aurten ohore hori.

Baionako festetako egitaraua NAIZeko Agendan dago eskuragarri.