Naiz.info
Pasaia

Sute batek bi pisutako eraikina suntsitu du Pasaian

Sutea gaur goizaldean piztu da Pasaiako eraikin batean eta ez da zauriturik izan.

Donostiako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, ezbeharra goizaldeko 05.30ak aldera jazo da Azkuene kaleko 64.ean.

Oraindik jakiteke dago sutea zerk eragin duen eta etxebizitzako zein tokitan piztu den.

Eraikina suntsituta geratu da.