NAIZ.INFO
LONDRES

Brontzezko domina irabazi du Maialen Chourrautek

Maialen Chourraut piraguistak brontzezko domina irabazi du Londresko Olinpiar Jokoetan K1 modalitatean. 106,87 segundotan egin du jaitsiera lasartearrak.

Maialen Chourraut lasartearra gaur lehiatu dituen final erdietan. Brontzezko domina irabazi du finalean. (Olivier MORIN/AFP)
Maialen Chourraut lasartearra gaur lehiatu dituen final erdietan. Brontzezko domina irabazi du finalean. (Olivier MORIN/AFP)

Maialen Chourraut Lasarteko piraguistak hirugarren amaitu du Olinpiar Jokoetako K1 modalitatean. Modu horretan, brontzezko dominarekin itzuliko da Euskal Herrira.

Chourrautek 106,87 segundotan gelditu du denbora, Emilie Fer txapeldunarengandik 0,97 segundotara.

Sailkapen fasean denborarik onena egina zen eta finalerdietan bigarren denborarik onena egin du. Dominaren bat lortzeko, beraz, hautagai nagusietako bat zen.

Domina hau da euskal kirolariek Londresen lortu duten lehena.

Olinpiar Jokoen jarraipena egiteko sartu NAIZen webgune berezian.