NAIZ.INFO
MADRID

Ustezko Al-Qaedako hiru kideak gaur deklaratuko dute

Cadizen eta Ciudad Realen atxilotu zituzten ustezko hiru Al-Qaedako kideak gaur deklaratuko dute Audientzia Nazional espainolean Pablo Ruz epailearen aurrean.

Hiru ustezko Al-Qaedako kide atxilotu zituzten atzoko egunean Cadiz eta Ciudad Realen. Atxilotuak bi txetxeniar eta turkiar bat dira eta Jorge Fernandez Diaz espainiako Barne ministroaren arabera, atentatuak egitekoak ziren, bai Estatu espainiarrean, bai Europan ere.

Andaluzian lehergailuak gordetzeko etxe bat omen zuten eta «autobus bat txikitzeko» adina lehergai atzeman dizkietela ere esan zuen Fernandez Diazek.

Epaiketa gaur goizeko 10.00etan hasiko da.