NAIZ.INFO
ELDUAIN

Kamioilari bat hil da Elduainen maldan behera erorita

Pertsona bat hil da Elduaninen bere kamioia malda baten behera erori ostean. Portugalgo matrikula zuen ibilgailuak eta errepidea itxi beharrean suertatu dira.

Kamioi bateko gidaria hil da Elduainen bere ibilgailua malda baten behera erori ostean. Ezbeharra 14.00ak aldera izan da eta Berastegirako noranzkoan zihoan Portugalgo matrikula zeraman kamioia.

Erreskateko taldea bertaratu da istripua izan den tokira gorpua ateratzeko asmoarekin. 17.00ak aldera itxita zegoen errepidea, kamioia bertatik ateratzen ari baitira.