Zumaiak emakumezkoen Euskotren Liga irabazi du

Bi egunetan ospatu den Zarauzko bandera eraman du Zumaiak eta garaipen horrek Liga irabazteko balio izan dio. Galizia izan da azkarrena bigarren saioan.

Naiz.info|Zarautz|2012/08/19 12:38
20120819_zumaia
Zumaiako arraunlariaK garaipena ospatzen. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Puntu bakar batengatik izan bada ere, Zumaiak irabazi du emakumezkoen Euskotren Liga. 27 puntu lortu dituzte txapeldunek eta bat gutxiago Galiziak.

Rias Baixas taldekoek Zarauzko banderako bigarren saioa irabazi dute, baina bandera Zumaiarentzat izan da.

Getaria-Tolosa izan da Euskotren Ligako hirugarren sailkatua 15 punturekin eta San Juan laugarrena 12rekin.

JALGI | AIARALDEA
 
Loading player...

Emankor doa Jalgi ekimena Aiaraldean. Astearteko kronika honetan bigarren egunak eman dituenak. Yolanda Arrieta ipuin kontalaria, bertsolaritzaren transmisioaz Andoni Egaña eta Asier Rubio, dantza ikuskizun gisa baino parte hartzaile gisa bizitzeko gonbitea Aiko dantza taldeak eta ‘Korrotik pikutara’ dantza tailerrean, antzerkia, musika...

[[Lehen eguneko kronika]]

Gure baliabideak