NAIZ.INFO
TUTERA

Lau gazte hil dira Tuteran gidatzen ari ziren autoa ubide batera erorita

Lau gazte hil dira Tuteran gidatzen ari ziren autoa Mejanako ubidera erori ostean. Hildakoen artean hiru adin txikiko daude. Gidariak 22 urte zeuzkan.

Gidatzen ari ziren autoa Mejanako ubidera erori ostean, lau gazte hil dira Tuteran, Nafarroako Goberkuan aditzera eman duenaren arabera. Pertsona batek emergentziako zerbitzuei dei egin ostean suhiltzaileak gerturatu dira ezbeharra suertatu den gunera eta hiru pertsona atera dituzte ibilgailutik, laugarrena kanpoan zen eta dagoeneko.

Hildakoen artean hiru adin txikiko daude, hamahiru, hamabi eta hamar urte zituzten, hain zuzen ere.

Hiru eguneko dolua izendatu du Tuterako Udalak ezbeharraren ostean.