NAIZ.INFO
BILBO

Urkulluk ez du baztertzen inor hauteskunde osteko itunetarako

Iñigo Urkullu EAJko EBBko lehendakariak hauteskunde osterako inolako itunik ez duela baztertzen esan du eta alderdi guztiek euren ateak irekita izango dituztela aurreratu du.

Iñigo Urkullu EBBko lehendakaria asteazkenean egin zuen agerraldian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Iñigo Urkullu EBBko lehendakaria asteazkenean egin zuen agerraldian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

ABC Punto Radio irratiari eskainitako elkarrizketa batean, urriaren 21eko hauteskundeen ostean edozein alderdirekin itunak egiteko prest dagoela esan du Iñigo Urkullu EAJko EBBko lehendakariak. «Hasiera batean, guk ez diogu inori aterik ixten».

Bat etortze etiko eta demokratikoak jarri ditu akordio baten oinarri bezala eta legegintzaldi guztirako itun bat baino, gai potoloetan «adostasun handiak» lortzea nahiago duela azaldu du.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzako «estatus politiko berri bat» nahi duela argitu du, baina kontua «independentzia bai, independentzia ez» ez dela izango aurreratu du. Betiere, baina, Gasteizko Parlamentuak erabakitzen duena onartuko duela esan du.