Naiz.info
Donostia

Zinemaldiko sarrera guztiak gaurtik aurrera salgai

Goizeko 9.00etatik aurrera salgai daude aurtengo Zinemaldiko sarrerak. Kutxa, Kursaal, sarean eta Zinemaldi Plazako lehiatiletan daude eskuragarri zazpi euroren truke.

Zinemaldiko inaugurazio, Donostia Sarien eta itxierako galetarako sarrerak ostiralean jarri zituzten salgai interneten, Telekutxan eta Kutxako kioskoetan.

Ikuskizun horietarako sarrerak Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairuan) ere erosterik izango da, baita Kursaal Elkarguneko leihatiletan, igandetik aurrera.

Gainontzeko sarrera guztiak goizeko 9.00etatik aurrera erosi ahal izango dira, salmentarako bide guztietan.

Gogoratu beharra dago irailaren 26rako deituta dagoen greba dela-eta, Zinemaldiaren antolakuntzak ohiko zinema-aretoetako programazioa bertan behera uztea erabaki zuela, Kursaalekoa izan ezik.

Zinemaldiaren programazioa NAIZen aurki daiteke.