NAIZ.INFO
DONOSTIA

Mintegiren ustez Estatu espainiarrak «beldurra» die Otegiren hitzei

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiaren hitzetan, «beldurra» tarteko zigortu du Estatu espainiarreko Espetxe Zuzendaritzak Aranaldo Otegi honen hitzak BECeko ekitaldian entzutearen ondorioz.

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak bere blogaren bitartez eman du Arnaldo Otegiri ezarri dioten zigorraren inguruko bere ikuspuntua.

EH Bilduk BECen egin zuen kanpainako ekitaldian Otegiren hitzak entzuearen ondorioz, Estatu espainiarreko Espetxe Zuzendaritzak ezker abertzaleko kidea zigortu zuen, bere komunikazio guztiak moztuz.

BECetik bueltako bidean izan omen zuen albistearen berri Mintegik. Egoera horren aurrean, «Estatuaren ahulezia» aipatu du Mintegik, «preso baten hitzari beldurra diotelako».

«Hitzei diote beldur», aipatzen du Mintegik bere postean, eta hitzei erantzuteko gai ez direnean, «inposaketara» jotzen dutela ere salatu du. Otegiri ezarritako zigorrak «demokraziaren maila eskasa» agerian jartzen duela esan du.

Ezker abertzaleko kidearen hitzak «interesgarriak» direla azaldu du lehendakarigaiak, beraz, «beldur» diren horiei Otegiren hitzak entzuteko deia egin die.