NAIZ.INFO
BERGARA

Sute batek kalte handiak eragin ditu etxe batean

Sutea izan da bart Bergarako alde zaharreko etxebizitza batean eta kalte handiak eragin ditu.

Sutea bart gaueko 22.30 aldera piztu da Bergarako Artekale kaleko bi solairuko etxebizitza batean. Suak ke handia eragin du eta bertako bizilagunak kalera atera behar izan dituzte. Inor ez da zauritu.

Lakuako Barne Sailak eta suhiltzaileek azaldu dutenez lehenengo solairuko bizilagunek ezin izan dute beren etxeetara itzuli. Udal teknikariak eraikina aztertuko du gaur goizean.

Antza denez, argindarrarekin izandako arazoren batek piztu du sutea.