NAIZ.INFO
BILBO

Azkargortaren Bolivia izango du aurkari Euskal Selekzioak

Xabier Azkargortaren Boliviaren aurka jokatuko du Euskal Selekzioak abenduaren 29an Anoetan izango den neurketan. Bigarren aldiz neurtuko dituzte indarrak bi taldeek.

Xabier Azkargortak zuzentzen duen Boliviaren aurka jokatuko du Euskal Selekzioak gabonetako partida, Euskadiko Futbol Federakuntzak aurreratu duenez. Neurketa abenduaren 29an jokatuko da, larunbatez, eta zazpi urteren buruan Anoetara itzuliko da Euskal Selekzioa.

Boliviaren aurka indarrak neurtuak dira. 1993an, eta Azkargortaren gidaritzapean ordukoan ere, Anoetan neurktu zituzten indarrak bi taldeek. 3-1 irabazi zuen ordukoan Euskal Selekzioak, Julio Salinasen bi gol eta Julen Gerreroren hirugarrenari esker.