Emakumeenganako indarkeriaren aurkako aldarria, kalean

Euskal Herriko txoko ugaritan mobilizazioak eta ekimen desberdinak burutu dira indarkeria matxista arbuiatzeko, emakumeen aurkako indarkeriaren egunaren karietara.

NAIZ.INFO|BILBO|2012/11/25 16:35|0 iruzkin
20121125_indarkeria
Elkarretaratzea Gasteizen, indarkeria matxistaren aurka. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren nazioarteko eguna dela-eta, mobilizazio ugari burutu dira Euskal Herri osoan zehar. Horietatik nagusiak hiriburuetan izan dira.

Bilbon, adibidez, ehunka lagunek parte hartu dute indarkeria matxistaren aurkako manifestazioan.

Eragile politiko, sozial eta sindikal ugarik babestutako deialdian, salatu egin dute krisialdi ekonomikoak egoera are larriagoak ekarri dituela emakumeentzako.

Iruñean, Emakumeen Plataformak arbuiatu egin du arazo honen inguruan erakundeek egiten duten lana.

Horregatik, hain zuzen, ehunka lagun bildu dituen manifestazioaren leloa: ‘Gestión institucional igual a menos igualdad y más violencia sexista’.

Donostian eta Gasteizen ere mobilizazioak egin dira.

 

JALGI | AIARALDEA
 
Loading player...

Emankor doa Jalgi ekimena Aiaraldean. Astearteko kronika honetan bigarren egunak eman dituenak. Yolanda Arrieta ipuin kontalaria, bertsolaritzaren transmisioaz Andoni Egaña eta Asier Rubio, dantza ikuskizun gisa baino parte hartzaile gisa bizitzeko gonbitea Aiko dantza taldeak eta ‘Korrotik pikutara’ dantza tailerrean, antzerkia, musika...

[[Lehen eguneko kronika]]

Gure baliabideak