NAIZ.INFO
BILBO

Ezustekoa eman du Eibarrek San Mamesen, Athletic kanporatuta

Koparen final hamaseigarrenetako itzuliko partidan, talde armaginak aurreikuspenak hautsi eta hurrengo kanporaketarako txartela lortu du, Athleticen aurka San Mamesen bana berdinduta. [Partidaren xehetasunak]

Eibarreko jokalariak, hurrengo kanporaketarako sailkapena ospatzen. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Eibarreko jokalariak, hurrengo kanporaketarako sailkapena ospatzen. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Joaneko partidan Ipuruan (0-0) gertatu zen bezalaxe, Eibarrek ez du atzera egin eta ongi aritu da partida osoan zehar, hainbat unetan kontrola bere esku izanda eta hainbat gol abagune sortuta.

76. minutuan heldu da armaginen gola. Mikel Arruabarrenak lortu du gola, Fernando Amorebietari adierazi dioten penaltia sartuta.

Aritz Adurizek itxaropenerako atea ireki du, 88. minutuan Ibai Gomezen erdiraketa sareetara bidali ondoren, baina dagoeneko beranduegi izan da talde zurigorriarentzat.

Partidaren xehetasunak, NAIZen webgune berezian kontsulta daitezke.