Prentsaurrean agertu da Laura Mintegi Gasteizko Legebiltzarrean Iñigo Urkullu lehendakari hautatu ondoren.
«Inflexio puntu batean» kokatu du egungo egoera EH Bilduko ordezkariak eta, bere ustez, Lakuako buru berriak «ausardiaz heldu behar dio egoera politiko eta ekonomiko berriari».
«Astelehenetik aurrera, bere proposamenen zehaztapen gehiago izatea espero dugu», esan du.
Urkulluk atzoko hitzaldian aipatutako akordioei dagokienez, Mintegiren arabera, EAJ «ahultasun» egoera batean dago, gutxiengoko Gobernua baitauka Legebiltzarrean.
EH Bilduk akordioetara iristeko borondatea baduela adierazi du, beti ere «edukietan oinarrituta». «Ikusi beharko da zein eduki aurkezten dizkiguten», esan du.