NAIZ.INFO
BILBO

Arkaitz Estiballesek jantzi du Bizkaiko txapela

Duela bi urte egin bezala, aurtengoan ere Arkaitz Estiballesek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, 899 puntu lortuta. igor Elortza izan da bigarren, 896 punturekin.

Arkaitz Estiballes, txapela jantzita. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Arkaitz Estiballes, txapela jantzita. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Arkaitz Estiballes galdakoztarra gailendu da Miribillan jokatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, 899 puntu erdietsita.

Haren ondoren sailkatu da Igor Elortza, hiru puntu gutxiagorekin.

Jon Lopategi bertsolari beteranoak jarri dio txapela Estiballesi.

Honakoa izan da bukaerako sailkapena:

Arkaitz Estiballes: 899

Igor Elortza: 896

Fredi Paia: 506,5

Jone Uria: 500

Onintza Enbeita: 494,5

Miren Amuriza: 490,5

Iratxe Ibarra: 485,5

Etxahun Lekue: 474