Naiz.info
Bilbo

Joxe Agirre bertsolaria hil da

Gaur goizean hil da 83 urteko bertsolari azpeitiarra. 60 urte baino egin ditu Joxe Agirrek bertsotan, baina azken aldian osasun aldetik makal zebilen.

2009an txapela jantzi zion Agirrek Maialen Lujanbiori. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
2009an txapela jantzi zion Agirrek Maialen Lujanbiori. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Gaur goizean hil da Joxe Agirre bertsolari azpeitiarra. Alabarekin gosaldu ondoren, zorabiatu egin da eta hil egin da. 83 urte zituen eta 60 urte baino gehiago egin ditu bertsotan.

Abenduaren 23an Imanol Lazkanori eta Joxe Agirre zenari omenaldi bat egitekoak ziren Azpeitian, Sanagustin kulturguneko bertso saio batean.

Agirre bertsolari garrantzitsua izan da eta 2009ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian Maialen Lujanbiori txapela janztea egokitu zitzaion omenaldi bezala. Agirrek, bertsotan egiteko aprobetxatu zuen aukera eta eta lau bertso bota zituen.