NAIZ.INFO
EIBAR

Lehen puntua Arretxe eta Beginorentzat binakakoan

Estu joan da Berasaluze VIII-Albisu eta Arretxe II-Begino bikoteen arteko partida, azken hauek txapelketako lehen puntua lortu dute Eibarren 20-22 irabazi ostean.

Arretxe eta Berasaluze gaurko partidan, Eibarren. (ARGAZKI PRESS)
Arretxe eta Berasaluze gaurko partidan, Eibarren. (ARGAZKI PRESS)

Seguru, lasai eta kalerik egin gabe lortu dute Iker Arretxek eta Haritz Beginok (urdinez) binakako pilota txapelketako lehen puntua Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuren (gorriz) aurkako partidan.

Partidaren zatirik gehienean batek edo besteak egindako kaleak izan dira protagonista eta tarte handirik gabe joan da partida osoa. Dirua gorri zen, azkenean galdu duen bikotearen alde; baina 18-20-ko tantoa izan da erabakigarria Arretxe eta Beginorentzat. Ia egina zuten gorriek tantoa, tanto ederra gainera, baina Albisuri ihes egin dio gora pilotak.

Pablo Berasaluzeren zartako pareak zalantza jarri du berriz Eibarren (20-21) baina azkenean Albisuri gora ihes egin dio beste pilota batek urdinentzat izan da garaipena eta txapelketako lehen tantoa.

Hala ere, bi atzelariek lan ona egin dute gaurko saioan, Arretxe ere indartsu aritu da aurrean eta Pablo Berasaluze izan da, agian, gaur erritmoa hartzea gehien kosta zaiona.