Naiz.info
Bilbo

Bizkaiko gasolindegietako langileek «azkeneraino» jarraituko dutela ohartarazi dute

Abenduaren 20tik greba mugagabean dauden Bizkaiko gasolindegietako sindikatuek «azkeneraino» jarraituko dutela ohartarazi dute.

Sindikatuek esan dute grebarekin jarraituko dutela, bai eta irekita dauden zerbitzuguneetara doazen bezeroak gutxieneko zerbitzukoak diren gasolindegietara joateko konbentzitzeko lanarekin ere.

Langileen ordezkariek berriro egin diote lurraldeetako hitzarmenak mantentzeko eskaera Aevecar patronalari, eta momentuz, ez dela bilerarik aurreikusi azaldu dute.

Sindikatuek adierazi dute langileak ezin direla gogogabetu. «Langileak piztuta daude. Orain gogogabetezen bagara, luzera begira hilabete kobratu gabe egonda baino gehiago galduko dugu. Borroka eginda dago eta azkeneraino joango gara», gaineratu dute.