NAIZ.INFO
SARA

Auto batean hilik agertu dira ama-semeak Saran

43 urteko eta 13 hilabeteko ama-semeak hilik aurkitu dituzte Saran auto baten barruan. Angelukoak ziren eta amak bere buruaz beste egingo zuela iragarri zuen gutun baten bidez.

43 urteko emakume bat eta 13 hilabeteko semea hilik aurkitu dituzte auto baten barruan, Larrungo tren txikiaren parkinean.

Poliziaren esanetan pilulak hartu dituzte eta gas toxikoa arnastu ostean hil dira.

Angeluarrak ziren eta amak gutun bat utzi zuen etxean, bere buruaz beste egingo zuela esanez.

Baionako Ikerketa Brigada ari da jazotakoa aztertzen.