Joxe LANDA
DONOSTIA

Petral jarraituko du eguraldiak

Iparraldetik joko duen haizeak tenperaturen jaitsiera ekarriko du eta, lainotzarrak euri lardatsa utziko du, kostaldean batez ere. Arratsalderako ateri geratuko da.

GAUR.- Haize zitala etorriko da iparraldetik, eta lainotzarra ugari izango dugu kostaldean, euri lardatsa botaz, batez ere goiz partean, eta mendietan elurra ere egin lezake. Arratsalderako ateri geratuko da. Iluntzerako ekialderantz egingo du haizeak, eta tenperatura jaitsi egingo da berriro ere. Hala ere, jasotzeko tankera hartuko du azkenean eta onerako joera hartzen hasiko da.

BIHAR.- Goizean hotz, baina dezente epelduko du gero. Haize leuna ekialdetik etorriko da. Agian laino maskal batzuk kostaldean, baina ostarteak nagusi oro har. Eguzkia lanean hasiko da, eta lagun ona izango dugu hurrengo egunetan ere. Antizikloia ondo kokaturik, eguraldi ona bermatuko digu aldi batean.