NAIZ.INFO
BALMASEDA

Luizi batek eragindako leherketa batek gasik gabe utzi ditu Balmasedako bizilagunak

Euriteen ondorioz izandako gas leherketa baten eraginez Balmaseda gasik gabe dago bart gauaz geroztik.

Ertzaintzak azaldu duenez, 23.20 aldera lur-jausi bat izan da Zallako La Herrera auzoan eta horren ondorioz gas hodi bat lehertu egin da. Ondoan zegoen taberna bat hustu behar izan dute, badaezpada, eta BI-3651 errepidea moztu egin dute.

Ezbeharraren ondorioz, Balmasedara gasa eramaten duen hodia ere apurtu egin da. Ordutik, Balmasedako bizilagunak gasik gabe daude. Guztira 2.000 bezero inguru dira, norbanakoak eta enpresak.

Naturgasen aurreikuspenen arabera, arratsaldean konponduta egongo da arazoa.