Naiz.info
Iruñea

Osasunak premiazko garaipena lortu du (2-1)

Deportivo mendean hartu dute nafarrek. Kike Sola eta Ninok egin dituzte Osasunaren golak. Erraz gailendu dira partida osoan zehar, baina amaieran jasotako golaren erruz sufritu egin behar izan dute. [Partidaren xehetasunak]

Osasunako jokalariak Kike Solaren gola ospatzen. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Osasunako jokalariak Kike Solaren gola ospatzen. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Osasunak premiazko garaipena eskuratu du Sadarren Deportivo mendean hartu ondoren (2-1). Hiru puntuez gain, Deportivo bera sailkapenaren zulora bidali dute nafarrek garaipenarekin.

Kike Solak eta Ninok egin dituzte nafarren golak. Partida osoan zehar Deportivo baino hobea izan da Osasuna, baina 92. minutuan gola egin du Deportivok Camuñasen bitartez eta sufritzera behartu ditu gorritxoak.

Hala ere, hiru puntuak etxean gelditu dira.