Juventusek egintzat jotzen du Fernando Llorenteren fitxaketa

Juventuseko kirol zuzendariak egintzat jo du Fernando Llorente Athleticeko aurrelariaren fitxaketa. Haren arabera, uztailaren 1etik aurrera talde italiarreko jokalari izango da Llorente.

NAIZ.INFO|ROMA|2013/01/21 20:00|0 iruzkin
20130121_llorente
Lorente, denboraldi honetako partida batean. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Juventusek egintzat jotzen utzi Fernando Llorente Athleticeko aurrelariaren fitxaketa eta honek zuri-gorriekin duen kontratua amaitzean Italia aldera joko duela uste du.

Hala adierazi du taldeko kirol zuzendaria den Giuseppe Marotta-k Radio Anch'io-n egin dioten elkarrizketa batean. Haren arabera, Athletic egoeraren gainean dago eta honek egin dezakeenaren gainetik Llorente uztailetik aurrera Juventuseko jokalari izango dela esan du.

Hala ere, ‘La Gazzetta dello Sport’ kirol egunkariaren arabera, talde italiarra Llorente urtarrilean bertan fitxatzeko asmotan dabil. Egunkari honen arabera, aurrelaria eta talde italiarrak jada iritsi dira akordiora eta Athletici eskaintza bat egitekotan dira.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
LOTURAK

[Subtítulos en castellano] 2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide. [DOKUMENTALA]

Esperimentu bat egitera atera ginen...
 
¿Y SI NO SE CUENTA?
Kontatzen ez dena ez da