Kataluniako Burujabetza Adierazpena «erreferentzia» da ezker abertzalearentzat

Kataluniako Parlamentuak onartutako Burujabetza eta Erabakitze Eskubide Adierazpena «balio politiko handiko ekimen historikoa» dela iritzi dio ezker abertzaleak eta Euskal Herriarentzat «erreferentzia» dela nabarmendu du.

Naiz.info|Donostia|2013/01/24 11:32

Pernando Barrena ezker abertzeko eledunak prentsaurrekoan egin du atzo Kataluniako Parlamentuak onartutako Burujabetza eta Erabakitze Eskubide Adierazpena. «Zalantzarik gabe –esan du–, atzokoa balio politiko handiko ekimen historikoa da», erabakitze eskubidearen egikaritzean oinarritutakoa, eta ez proiektu politiko jakin baten gainean egina.

Barrenak ideia nagusi bat azpimarratu du, «jendarte katalanari dagonio bere etorkizunaz libreki erabakitzea, egokien deritzon era eta moldeetan eta inolako kanpo mugapenik gabe». Eta ideia berbera euskal esparrura eraman du. «Ordezka dezagun ‘katalan edo Catalunya’ ‘euskal herritar edo Euskal Herriagatik’ eta ohartuko gara hemen garatu beharreko edukiak berberak direla».

«Euskal herritarrok erabakitze subjektuak gara eta gure etorkizuna era askean erabaki behar dugu», nabarmendu du.

Barrenak zokoratu egin du «gurea ez den Estatu eredu baten inguruko eztabaidan» sartzeko aukera. «Asimetriaz, federalismoaz, autogobernu maila handiagoaz edota erreforma konstituzionalaz ari direnei honakoa esan nahi diegu soilik: eredu horien inguruan soilik jakin nahi duguna da ea gure geroa libreki erabakitzen utziko diguten».

Bere iritziz, «oinarrizko ariketa bat burutzea da nahi duguna», hots, euskal herritarrek proiektu ezberdinen artean libreki erabaki ahal izatea.

Ildo horretatik, Kataluniako Burujabetza Adierazpena Euskal Herriarentzat «erreferentzia» dela argudiatu du eta, bide horretan, EAJ, Geroa Bai, ELA eta euskal jendartearen erabakitze eskubidea defendatzen duten indar politiko, sindikatu eta eragile sozialak erabakitzen eskubidearen defentsa politikoa ardatz izango duen «bide orria» zehaztera deitu ditu.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

[Subtítulos en castellano] 2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide. [DOKUMENTALA]

Esperimentu bat egitera atera ginen...
 
¿Y SI NO SE CUENTA?
Kontatzen ez dena ez da