Naiz.info
Urduña

Urduñan ospatuko da Gazte Danbada jaialdia

Martxoaren 29, 30 eta 31 eta apirilaren 1ean izango da gazte antolakunde berriaren jaiotza jaialdia eta gaur aurkeztu dute egitarauaren zati bat.

Gaur goizean aurkeztu dute jaialdia Urduñan. (Gazte Danbada)
Gaur goizean aurkeztu dute jaialdia Urduñan. (Gazte Danbada)

Gazte Danbada, Zukgua prozesuaren fruitu izango den gazte antolakundearen jaiotza jaialda Urduñan ospatuko da martxoaren 29, 30, 31 eta aipirilaren 1ean.

Gazteak elkartu eta auzolanean «eztabaidatu, gozatu, ikasi, elkartrukatu eta sortzeko» aukera bultzatzea du helburu jaialdiak. Besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, mahainguruak, antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak antolatu dituzte. Gazte Danbada web gunean dago egitarauaren inguruko informazioa.

Irailean Zukgua prozesua martxan jarri zuten eta martxoaren 2an kongresua ospatuko dute gazte antolakundea aurkezteko. Gazte Danbada jaialdia antolakunde berriari ongi etorria emateko antolatu duten ekimena da.