Naiz.info
Bilbo

Goi mailako garaipena Athleticentzat (3-0)

Zuri-gorriek Atletico Madril mendean hartu dute San Mamesen. Ligako bigarren sailkatuari hiru gol egin dizkio Athleticek bigarren zati ikusgarri batean. [Partidaren xehetasunak]

Goi mailako partida jokatu dute bi taldeek. (Jon HERNAEZ / ARGAZKI PRESS)
Goi mailako partida jokatu dute bi taldeek. (Jon HERNAEZ / ARGAZKI PRESS)

Joan den denboraldia gogoratu dute gaur San Mamesen. Athleticen jokalariek maila altua dutela erakutsi dute eta jarraitzaile zuri-gorriek gozatzeko aukera izan dute.

Garaipen garrantzitsua izan da. Hiru puntuak beharrezkoak ziren, baina askoz gehiago suposatzen du. Europa Leagueko finala galdu zuenetik maldan behera joan da Athletic. Atletico Madrilek, Simeonek eta Falcaok min handia egin zioten eta gaur mendekua hartzeko aukera izan dute.

Partida bikaina jokatu dute bi taldeek. Lehen zatian gol aukera garbiak izan dituzte, baina atezainek oso ondo erantzun dute. Bigarren zatian aldiz, Athleticek asmatu du lehenengo eta San Josek korner batean aurreratu ditu zuri-gorriak.

Atletico Madril partida berdintzen saiatu da, baina bilbotarrek emaitzarekin jokatu dute eta bi gol egin dituzte kontraerasoko jokaldietan. Susaeta eta De Marcos izan dira golegileak.

Garaipen honekin, sailkapenean gora egin dezakeela erakutsi du Athleticek.