NAIZ.INFO
MADRIL

Juan Carlos Borboikoarekin bildu da Javier Maroto

Gasteizko alkate Javier Maroto (PP) Juan Carlos Borboikoa errege espainolarekin bildu da Madrilen. Besteak beste, Green Capitalaren emaitzak izan dituzte hizpide.

Gasteizko alkate Javier Maroto eta Juan Carlos Borboikoa, elkar agurtzen. (BORJA FOTOGRAFOS/CASAREAL.ES)
Gasteizko alkate Javier Maroto eta Juan Carlos Borboikoa, elkar agurtzen. (BORJA FOTOGRAFOS/CASAREAL.ES)

Juan Carlos I.ak Javier Maroto Gasteizko alkateari harrera egin dio asteazken honetan Zarzuela jauregian.

Bi makuluz lagunduta hurbildu zaio estatuburu espainola Marotori eta, elkar agurtu ondoren, lehen hitzak trukatu dituzte. Marotori bere lanagatik galdetu ondoren, Gasteizen euririk egiten duen galdetu dio alkateari.

«Asko. Urtegiak gainezka ditugu», erantzun dio Marotok.

Horrez gain, beste gai batzuen artean, Green Capitala eta Arabako hiriburuan utzitako emaitzez mintzatu dira.