NAIZ.INFO
GASTEIZ

San Adriango bizilagun bat erreskatatu dute Panticosan, luizi batek harrapatu ondoren

Panticosako bainuetxera autoz zihoan San Adriango bizilagun bat lur-jausi batek harrapatu du eta erreskatatu egin behar izan dute.

Huescako Guardiz Zibilak azaldu duenez, San Adriango bizilagun bat bere autoz Panticosako bainuetxera zihoala lur-jausi batek harrapatu eta ibilgailua erdi estalita utzi zuen atzo arratsaldean, A-2606 errepidean.

Gidaria, 65 urteko gizonezkoa, bere kabuz atera zen autotik eta oinez abiatu zen bainuetxera, baina beste luizi bat gertatu zen eta ezin iza zuen aurrera egin. Abisua eman zuen eta Guardia Zibilak erreskatatu egin zuen.