Ezustekoa eman dute Arretxe II.ak eta Beginok Tolosako Beotibarren

Binakako txapelketako bigarren garaipena lortu dute Arretxe II.ak eta Beginok Tolosako Beotibarren Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka 22-10 irabazita.

NAIZ.INFO|TOLOSA|2013/02/12 20:30

Binakako txapelketaren zortzigarren jardunaldiari amaiera ematen zion neurketa jokatu da gaur arratsaldean Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Ezustekoa izan da emaitzan (22-10), Arretxe II.a eta Beginok txapelketako bigarren puntua lortu baitute Berasaluze VIII.a eta Albisuren kontura.

Binakakoan aurrera egiteko aukera gutxirekin ziren irabazleak eta azken neurketetan bolada ona hartua zuten galtzaileek.

Seigarren postuan daude orain Berasaluze VIII.a eta Albisu, azken postuan jarraitzen dute, aldiz, Arretxe II.ak eta Beginok.

JALGI | AIARALDEA
 
Loading player...

Emankor doa Jalgi ekimena Aiaraldean. Astearteko kronika honetan bigarren egunak eman dituenak. Yolanda Arrieta ipuin kontalaria, bertsolaritzaren transmisioaz Andoni Egaña eta Asier Rubio, dantza ikuskizun gisa baino parte hartzaile gisa bizitzeko gonbitea Aiko dantza taldeak eta ‘Korrotik pikutara’ dantza tailerrean, antzerkia, musika...

[[Lehen eguneko kronika]]

Gure baliabideak