Naiz.info
Donostia

Patricio Guzman sarituko du Giza Eskubideen Zinemaldiak

Zuzendari txiletarrak jasoko du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko saria eta hiriburuan egingo duen egonaldian mintegi bat eskainiko du San Telmon Ganora Filmak elkarteak antolatuta.

Patricio Guzman dokumentalista txiletarra, filmaketa batean. (DONOSTIAKULTURA)
Patricio Guzman dokumentalista txiletarra, filmaketa batean. (DONOSTIAKULTURA)

Patricio Guzman azken berrogei urteotako munduko dokumental egile handienetakoa da eta berak jasoko du apirilaren 16tik 26ra ospatuko den Giza Eskubideen Zinemaldiko saria.

Halaber, Ganora Filmak elkarteak ‘Zinema dokumentala, Patricio Guzmánen arabera’ izenburupeko mintegia antolatu du, eta dokumentalgile txiletarrak berak eskainiko du zinemaldi honen baitan.

Mintegia apirilaren 23 eta 26 bitartean egingo da, San Telmo Museoko ekitaldi aretoan. 20 orduko mintegia izango da, 5 orduko 4 saiotan banatuta, eta 80 euro balioko du.

Elkarte berberak, bestalde, beste tailer bat antolatu du, eta Amal Ramsisek emango du, apirilaren 15 eta 18a bitartean, Emakumeen Etxean.