NAIZ.INFO
BILBO

Motor-gidari bat hil da AP-8an Bilbon istripu baten ondorioz

Bere ibilgailutik erorita, motor-gidari bat hil da AP-8an Bilbon. Zauri larriak eragin zizkion erorikoak eta, nahiz eta osasun zerbitzuak bertaratu, ezin izan zuten ezer egin.

Motor-gidari bat hil da bart Bilbon Miraflores parean bere ibilgailutik erori ostean. Istripua 23.15 aldera jazo zen eta oraindik ez dira zergatiak ezagutzen.

Erorikoa tarteko zauri larriak pairatu zituen, hanka bat ebakitzeraino, eta nahiz eta osasun zerbitzuak bertaratu, ezin izan zuten ezer egin.