NAIZ.INFO
IRUÑEA

Ideien jazarpenarekin eta epaiketa politikoekin bukatzeko eskatu du Eleak mugimenduak

Eleak mugimenduak deituta, ehunka lagunek manifestazioa egin dute Iruñean, ideien jazarpena salatu eta epaiketa politikoen bukaera aldarrikatzeko.

Manifestazioa arratsaldeko 18.00etan abiatu da Iruñeko epaitegietatik, «Epaiketa politikorik ez. Eraiki dezagun herri harresia» lelopean, eta ordubete beranduago bukatu da, PPren egoitzaren aurrean.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, manifestazioaren xedea 70 nafar inguruk bizi duten egoeraz ohartaraztea zen, jarduera politikoagatik epaiketaren zain baitaude.

Horrez gain, errepresioa areagotu egin dela salatu egin dute, tartean webguneak itxi egin baitira eta hainbat lagunek zigorrak jaso dituztelako presoen argazkiak erakusteagatik edo beren militantzia politikoagatik.

Ildo horretan, herri harresia eraikitzearen beharr azpimarratu dute, «kartzelak husteko» garaia dela argudiatuta, eta ez jende gehiago espetxera bidaltzeko.