Naiz.info

Ander Mujika preso donostiarra ikustera joan diren hiru pertsonek arazoak izan dituzte

Bourg-en-Bresseko espetxeko funtzionariek bisitarik gabe utzi ditu Ander Mugika preso donostiarraren bisitara joan diren bi lagun. Hirugarren bisita egin ahal izan du.

NAIZek jakin ahal izan duenez, Ander Mujika donostiarra ikustera joan diren hiru lagunek arazoak izan dituzte bisitarako orduan. Horietako batek protesia dauka eta, ohiko moduan, mediku agiria erakutsi badu ere, ez diote bisita izaten utzi.

Gainontzeko bisitek aurrera egin dutenean istiluak sortu dira funtzionarioekin eta bigarren bat utzi dute bisitarik gabe. Eguerdiko bisitan lagunetako bati presoa ikusten utzi diote. Salatu dutenez arrastaka atera dituzte protesta hasi direnean.

Mujika Bourg-en-Bresseko espetxean dago, Euskal Herritik 950km.ra.