Naiz.info

Presoen eskubideen aldeko futbol txapelketa Hendaian

Ekainaren 1ean ospatuko da Hendaian presoen aldeko X. futbol 7 txapelketa. Egun osoko egitaraua prestatu dute kirola, musika eta aldarrikapena uztartuz.

Presoen aldeko futbol 7 txapelketa ekainaren 1ean ospatuko da Hendaian. Goizeko 8.30etatik arratsaldeko 19.30etararte, Euskal Herriko herrialde guztietatik taldeak lehiatuko dira.

Musika, haurren txokoa eta bazkari herrikoiaz gain iluntzean sari banaketaren ondoren euskal preso politikoen aldeko ekitaldia izango da. Gauean Ekintza, Xutik eta Enbata taldeen kontzertuak izango dira.

Izena emateko (0034)628411479 (0033)787818986 telefonoetara deitu daiteke edo futbol7.hendaia@gmail.com idatzi.