NAIZ.INFO
GASTEIZ

Euskal Eskola Publikoaren Festa ospatuko da igandean Murgian

Euskal Eskola Publikoaren XXII. jaia ospatuko da igandean Murgian, ‘Haziak indartu’ lelopean.

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurkezpena, Gasteizen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurkezpena, Gasteizen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak heldu den igandean Murgian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiaren XXII. edizioaren xehetasunen berri eman du Gasteizen.

Alberto Santos, Murgiako Virgen de Oro ikastetxeko gurasoak azaldu duenez, antolatutako ekitaldi guztiak euskaraz izango dira, hizkuntza «kalera» ateratzeko beharrari erantzunez.

Bezperatik hasiko dira ekitaldiak, izan ere larunbatean bisita gidatuak egingo baitituzte nahi duenak ingurua ezagutu dezan. Inaugurazio ofiziala igandean izango da Udaletxeko plazan, eta hortik aurrera makna bat ikuskizun prestatu dituzte egitarauan: musika emanaldiak, antzerkia, batukadak, Pirritx eta Porrotx, Betagarri, artisautza postuak, grafitti tailerrak...

Denon Eskolako lehendakari Carlos Lopezek hezkuntza komunitateari dei egin dio Murgiara joanez kalitatezko euskal eskola publiko bat babes dezan.

Aurtengo jaiaren leloa ‘Haziak indartu’ da eta horrekin adierazi nahi dute «pertsona askoren adoreari esker Europan erreferente den eskola publikoa» dagoela.