Bordele-Hendaia arteko AHT linea atzeratzea gomendatuko du Gobernuaren komisio batek

‘Mobilite 21’ izeneko Gobernu frantsesaren komisioak Bordele eta Hendaia arteko AHTren zatia atzeratzeko gomendatuko du, 2020-2030. urte arte gutxienez, trenbideen artean garrantzi gutxien duela iritzita.

NAIZ.INFO|BAIONA|2013/06/18 17:10|0 iruzkin
20130618_aht
Abiadura Handiko trenaren artxiboko irudi bat. (Gaizka IROZ)

Garraiorako azpiegituren artean ebaluaketa eta hautaketa bat egite asmoz, ‘Mobilite 21’ komisioa eratu zuen pasa den udazkenean Gobernu frantsesak, proiektu ezberdinen artean hautaketa egin eta garrantziaren araberako izendapen bat egiteko helburuarekin.

‘L'Usine Nouvelle’ aldizkariak aditzera eman duenaren arabera, Bordele eta Hendaia arteko AHTren eraikuntza atzeratzeko gomendatuko dio heldu den astean komisioak Gobernuari, 2020-2030. urte arte gutxienez.

Komisioak bi aukeren berri emango du. Lehenak, aurrekontu ezarria duten trenbideak soilik egitea proposatzen du, edota trenbide zaharrak berritzea. Bigarrenak aldiz, garrantziaren araberako mailaketa bat proposatzen du. Mailaketa horretan azken postuan kokatu dute Bordele eta Hendaia arteko zatia.

Honez gain, Donostia eta Irun arteko bidea atzeratu egingo dela aurreratu zuen pasa den astean Ana Oregi Lakuako Garraio sailburuak, datarik gabe.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
LOTURAK

[Subtítulos en castellano] 2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide. [DOKUMENTALA]

Esperimentu bat egitera atera ginen...
 
¿Y SI NO SE CUENTA?
Kontatzen ez dena ez da