Naiz.info
Iruñea

Jai gune herrikoia ezartzeko baimena eskuratu duela iragarri du Gora Iruñea! plataformak

Iruñeko Udalak jai gune herrikoia ezartzeko baimena eman dio Gora Iruñea! plataformari. Muntaketa lanak bihar abiaraziko dituzte Runa parkean.

Aurten bai. Aurten izango dute Iruñeko sanferminek jai gune herrikoiak. Gora Iruñea! plataformak eskuratu du Iruñeko Udalaren baimena. Fermin Alonso Kultura zinegotziak baimena eman die eta, azken paperak aurkeztea besterik ez zaie falta baiezkoa ofizial egiteko.

Runa parkeko eremua lortzeko lehiaketa deitu zuen Iruñeko Udalak, baina ez da inor aurkeztu.

Gaur hastekotan ziren Runan bertan muntaketa lanak egiten, baina Udaltzaingoak debekatu egin die jarduna.

Bihar goizean hasiko dira jai gunea prestatzen.