NAIZ.INFO
BILBO

Korrikaren ardura utzi egin du Edurne Brouardek

Edurne Brouardek Korrikaren ardura utzi egin duela iragarri du AEK-k. Azken sei Korriketan arduradun nagusi izan ondoren, eta 30 urtez lanean aritu eta gero, Asier Amondo laudiarrak hartuko dio lekukoa urritik aurrera.

Edurne Brouard, Korrikaren azken edizioaren bukaeran, Baionan, lekukoa eskuan. (Gaizka IROZ)
Edurne Brouard, Korrikaren azken edizioaren bukaeran, Baionan, lekukoa eskuan. (Gaizka IROZ)

Alfabetatze eta Euskalduntzerako Koordinakundeak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, Edurne Brouardek (Bilbo, 1959) utzi egin du Korrikaren ardura.

Euskararen aldeko lasterketaren azken sei edizioetan arduradun nagusi izan da Brouard, eta aurrez ere, 2. Korrikatik, antolakuntza lanetan murgilduta ibili da.

Urritik aurrera Asier Amondo laudiarrak hartuko dio lekukoa Edurne Brouardi.

Iragan ostegunean egin zuen AEK-k Batzar Nazionala, eta urteotan eginiko lana eskertu zion.