Naiz.info

Sei zauritu izan dira Artziniegan gertatu den istripuan

Bi urteko neska bat larri zauritu da eta helikopteroan eraman behar izan dute ospitalera. Beste bost zauritu ere izan dira.

Autobus batek, auto batek eta 4x4 ibilgailu batek talka egin dute gaur eguerdian Artziniegan. Ezbeharra Tejerako bihurgunean gertatu da, A-2604 errepidean.

Sei pertsona eraman dituzte ospitalera, horien artean bi urteko neska bat. Larri zauritu da istripuan eta helikopteroan eraman behar izan dute ospitalera.