Naiz.info
Bilbo

Tenperaturek behera egingo dute

Ipar haizeak giroa freskatuko du eta kantauri isurialdean euria egin dezake asteburuan zehar.

Fronte hotz batek tenperaturen beherakada ekarriko du asteburu honetan zehar. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, ipar haizeak giroa freskotuko du eta kantauri isurialdean euria ere egin dezake.

Hegoaldean berriz, zerua garbiago egongo da. Hala ere, ipar haizearen eraginez tenperaturak azken egunetakoak baino jasangarriagoak izango dira.

Igande goizean euria egin dezake, baina arratsalderako eguzkia nagusitzea espero da.