Naiz.info
Amurrio

Lagun bat hil da Amurrion, autoa bidetik irten eta ibaira erorita

Ezbeharra A-625 errepidean gertatu da, Amurrion. Antza, autoa bidetik irten eta ibaira erori da.

Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, istripua arratsaldeko 19.30ean gertatu da. A-625 errepidean zihoan auto bat bidetik irten da Amurrioko Saratxo auzo parean eta ibilgailua errekara erori da.

Bertaratutako osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin hildako pertsonagatik. Suhiltzaileen laguntza beharrezkoa izan da gorpua autotik atera ahal izateko.