NAIZ.INFO
GALDAKAO

Hilda aurkitu dute Galdakaon desagertuta zegoen langilea

Astelehenetik desagertuta zegoen Galdakaoko 58 urteko langilea hilda topatu dute erreskate taldeek. Bere lantokian ez zen agertu eta ondorioz salaketa jarri zuten.

Galdakaoko Basozabal auzoko 58 urteko bizilagun bat desagertuta zegoen astelehenetik. Bere lankideek ohartarazi zioten atzo Ertzaintzari, hainbat egunetan lantokian agertu ez zela-eta.

Ertzaintza bere baserrira joan zen eta han ez zegoela ikusi ondoren, bilaketa lanei ekin zion asteartean, Galdakao eta Usansolo artean, baina ez zuten topatu. Gaur goizean berriro ekin diote bilatzeari eta Meatzeta inguruan aurkitu dute haren gorpua, SOS Deiak-eko iturriek baieztatu dutenez.

Desagertutako gizona bakarrik bizi zen baserrian.