NAIZ.INFO
BILBO

Doktrinari buruzko epaia astelehenean emango duela baieztatu du Estrasburgok

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak ofizialki baieztatu du datorren astelehenean, goizeko 11.30ean, ezagutaraziko duela 197/2006 doktrinari buruzko epaia.

Astelehenean NAIZek iragarri zuen bezala, Estrasburgoko Auzitegiak datorren urriaren 21ean jakinaraziko du ‘Parot doktrina’ delakoaren gainean hartu duen ebazpena, goizeko 11.30ean, audientzia publikoan.

Auzitegi horretako Areto Nagusiak irailaren 12ean hartu zuen aipatu doktrinaren inguruko erabakia, eta astelehenean emango du haren berri.

2012ko uztailean, Estrasburgok adierazi zuen Ines del Riori 197/2006 doktrina ezarri izana ez zela legezkoa, baina Estatu espainolak erabakiaren aurkako helegitea jarri zuen.

Helegite hura martxoan aztertu zuten, eta Areto Nagusiaren behin betiko erabakiaren zain gelditu zen. Orain iragarri dute noiz jakinaraziko duten ebazpena.