Naiz.info
Bilbo

Intoxikazio etilikoa izan du 13 urteko neskato batek, klasean alkohola edanda

Intoxikazio etilikoa izan du hamahiru urteko neskato batek Bizkaiako ikastetxe batean. Klasean zela graduazio altuko alkohola edan du, ur botila batean sartuta zuena. 

Lakuako Segurtasun Sailak adierazi duenez, neskatoak likido koloregabez betetako ur botila eraman du eskolara, eta bertatik edaten aritu da.

Graduazio altuko alkohola zen eta intoxikazio etilikoa izan du hura edan ondoren. Erietxera eraman behar izan dute.

Hezkuntza Sailak ikerketa abiatzea agindu du, gertatutakoa argitzeko.