NAIZ.INFO
DONOSTIA

Gizonezko bat atxilotu dute Besainen, adingabe bati sexu erasoa egiten saiatzeagatik

Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du Beasainen (Gipuzkoa), adingabeko neska bati sexu erasoa egiten saiatzea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lakuako Segurtasun Sailak berri eman duenez, 39 urteko gizonezko bat atzeman du Beasainen, ustez adingabe bat sexu erasoa egiten saiatzeagatik.

Sexu eraso saiakera gertatu eta gutxira jazo da atxiloketa.

Segurtasun Sailak ez du informazio gehiagorik eman oraindik ikertzen ari diren gertakariaren inguruan.