Naiz.info
Donostia

Larunbatean desagertutako donostiar baten bila ari da Ertzaintza

Txomin Enea auzoko 34 urteko gizonezko bat desagertuta dago larunbataz geroztik. Senideek salaketa jarri dute polizia-etxean eta Ertzaintzak bilaketa lanak abiatu ditu.

Donostiako Txomin Enea auzoko mutil bat desagertuta dago larunbataz geroztik. Ertzaintzak NAIZi baieztatu dionez, senideek salaketa aurkeztu dute eta Polizia autonomikoak bilaketa lanak abiatu ditu.

Irutxuloko Hitzaren arabera, desagertutako laguna 34 urteko gizonezkoa da, Iñaki izenekoa. Iturri berberen arabera, iragan larunbatean Astigarragako sagardotegi batera afaltzera joan zen lagun talde batekin eta 00.30ean etxerako bidea hartu zuen. Orduztik bere ingurukoek ez dute berririk izan.