NAIZ.INFO
BILBO

Bigarren mailako errepide sarean arazoak eragiten ari da elurra

Udaberria izanagatik, negu giro gordina bizi dugu egunotan Euskal Herrian. Azken orduotan izandako elurteek arazoak eragin dituzte bigarren mailako zenbait errepide eta mendateetan. Arretaz gidatzeko deia egin dute.

Iruñeko San Saturninoko elizako dorreak zuri agertu dira. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Iruñeko San Saturninoko elizako dorreak zuri agertu dira. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Elurra eta euri jasa etengabeak arazo ugari eragiten ari dira euskal errepide sarean.

Elurraren eraginez, zenbait mendate itxi dituzte: Opakua, Urduña, Herrera eta Belagua. Azken horretan, NA-137 errepidean, elur-jausi bat izan da 52. kilometroan eta errepideko 20 metro hartu ditu, metro bateko lodierarekin. Ez da zauriturik izan baina bidea moztuta geratu da 47. kilometrotik, Juan Pito bentatik, garbiketa lanak egiteko.

Horrez gain, Nafarroan ere bigarren mailako errepideren bat dago moztuta, adibidez, Lizarra eta Olatzagutia batzen dituena.

Bestalde, Zaldiaran kamioientzako itxita dago, eta kateak derrigorrezkoak dira, Lizarraga, Azazeta eta Gatzagan.

Elurrak atzo gauean zuritu zituen jada Iruñerriko puntu zenbait, eta gaur ere era horretan esnatu dira beste batzuk.