naiz.info
lasarte-Oria

‘Bertsokleta’ ekimena Lasarte-Oriara iritsi da

‘Bertsokleta’ ekimenak beste etapa bat egin du gaur eta Lasarte-Oriara iritsi da. Asteartean Senperera joango dira.

‘Bertsokleta’k Lasarte-Orian bukatu du gaurko etapa. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
‘Bertsokleta’k Lasarte-Orian bukatu du gaurko etapa. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Lasarte-Oriako Jalgi kafe antzokian bildu dira ‘Bertsokleta’ ekimeneko kideak, Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren berri emateko.

Bideo batekin eman diote hasiera ekitaldiari, bideo batekin; Nafarroako hegoaldeko gurasoek beren sema-alabek euskaraz ikasteko dituzten zailtasunen berri ematen zuten bertan, baina bideoak huts egin du eta zuzenean Lodosatik etorritako guraso batek eman dizkie azalpenak bertaratutakoei.

‘Bertsokleta’ ekimenak Nafarroan Vascuence-aren Legearen ondorioz euskarak bizi duen egoera ezagutaraztea du helburu, ‘Euskaraz bizi eta ikasi’ ekimenak bultzatuta.

Ibilbidea Lodosan hasi zuten apirilaren 19an; atzo Agurain-Markina bidea egin zuten eta gaur Markinatik Lasarte-Oriara iritsi dira. Bihar Lasarte-Senpere bidea egingo dute; etzi, Senpere-Urdinarbe; etzidamu Urdinarbe-Baigorri, eta bukatzeko Baigorri-Iruñea etapa egingo dute, ostiralean.